Estilo txukunaz eginiko diseinuak

Gozatu estilo txukunaz!

Barrualdeak eraberritzeko denetariko lanak egiten ditugu. Igeltsu xaflatuzko plakarik berri-modernoenekin: trasdosaduak, barru-hormak, goiak, perlatxoz eta igeltsuzko apaindurak. Adituak gara baita, etxebizitzen barruak, txaletak, baserrietxeak eta lokal komertzialak konpontzen eta berriztatzen.

Eskaiolazko osagarrietan denetarik daukagu: moldurak, ganga edo zeruak, kupulak, arkuak, zutabeak…, eta obra egin ahala txertatzen ditugu. Beharrezko diren baliabide guztien jabe gara, giza baliabideak zein teknika aldekoak, lanak artez eta zuzen burutzeko. Horixe da gure profesionaltasunaren frogarik garbiena.

Egongela disenua: Lejarza Anaiak

Egongela disenua

Egongela Bazterraren disenua: Lejarza Anaiak

Egongela Bazterraren disenua

TB gunea

TB gunea

Zu pozik geratzea da gehien ardura diguna

Lejarza Anaiak familia-enpresa bat da, 25 urtetik gorako esperientziaduna eraberritze lanetan: igeltsu xaflatuzko plakak, etxebarru berriztatzeak eta eskaiola lank egiten bereziki.

Konfidantza osoko profesionalekin lan egiten dugu. Gure proiektu edo egitasmo bakoitza goren mailako profesionalek bideratzen dute.

Lan bakoitza kalitaterik onenaz garatzen dugu eta akaberarik onena eman.

Geure arloan esperientzia luzea daukagu eta zerbitzu ezin hobea emateko baldintzetan gaude: diseinu ondo jagona, bakoitzari aholku eta gomendio apartekoa, produktu eta material askotarikoak… zeure proiektuak bide onera eroateko baldintza guztiak.

Atikoa

Tximinia

Harrera-gela

Egongela

Itxarongela

ISO kalitate-agiria duten hornikatzaileekin lan egiten dugu Lejarza Anaiak Eskaiolan. Julen
Profesional talde ona daukagu, proiektuak agindutako epean burutu eta bezerua gustura uzten dakiena. Aritz
Ingurugiroari ahalik eta kalterik txikiena egiten saiatzea da egiten ditugun proiektuetan dugun helburu nagusia. Juan Luis