Enpresa


Escayola lejarza

Lejarza Anaiak 2015 S.L. 25 urte eta gehiagoan dihardu lanean, etxebarru berrikuntzak, igeltsu xaflatuzko plakak eta eskaiola beharrak egiten.

Geure hornitzaileen materialik onenak aukeratzen ditugu bezeruentzat eta proiektua diseinatzen laguntzen diegu geure aholkuaz. Horretan esperientzia luzea eta handia daukagu.

Lanean ibiltzen garen lurraldeak batez ere dira Kantabria, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

Gure langintza nagusiak hauek dira:

Barrualdeen eraberritzea

  • Barru-hormak
  • Trasdos egiturak
  • Goiak, goi jarraituak
  • Goi desmontagarriak
  • Bero isolamenduak
  • Soinu isolamenduak
  • Arasa edo apalategiak
  • Alikataduak
  • Argindarra
  • Iturgintza eta Berokuntza
  • Arotzia edo zurgingoa
  • Pinturagintza
  • Apainketak
  • Era guztietako leihoak

Goiak

  • Plako goia: Goi jarraituak edo zintzilik daudenak bere egitura estalia eukitzen du; Iberplaco plakez osatua dago, Placostil egitura bati torlojuz josia. Goi jarraituak margoztu egin daitezke, edo zulatu, estalki akustiko bat atzean dutela, edozein Placostil egiturari tinko lotzeko. Iberplaco produktuen tekniken arabera goietan edo ertzetan ondo josteko. Goi jarraitu hauek horizontalean edo goibeheran ipini daitezke.
  • Habe bitarteko goiak: Teilatu azpiko goien isolamendua estrusionatuaz (XPS) eta plakoaz.
  • Goi beheratuak edo neurrira ekarriak: Goi beheratuak, neurrira ekarriak, egitura desmontagarriak dira, eta ertz metalezkoak izaten dituzte; horrela egitura horrek eusten die plakei. Modu horretan estaldurik geratzen dira hodiak, argindar tutuak, aireztatze, berotze, haize-girotze, telefono edo bestelako instalazio guztiak, baina denbora berean euretara erraz heltzeko moduan. Goi beheratuekin ez zaie kalterik egiten lehendik zeuden goiei, ez golperik, ez orbanik, ez ezer. Goi beheratu edo neurrira ekarriak iraunkortasun handikoak dira; eguneroko erabilera gorabehera, ondo mantentzen dira.

Barruhormak, trenkadurak

Placo teknikak eraikuntza aukera ugariak eskaintzen ditu, barru-hormak igeltsu xaflatuzko plakekin eraikitzeko.

  • Trasdos egitura: Hormen isolamendua
  • Barru-horma lehorra: Trenkadura edo barru-horma tipo hau ez da desmontagarria. Galtzairu galbanizatuaz eginiko metal-egitura du erdian, eta alderdi bietan, horri torlojuz josirik, Igeltsu xaflatuzko plakak, “Placo” (PYL). Behin tratamendua eman ezkero zintekin eta pastekin, horma lisu jarraituak ditugu, nahi den erara dekoratzeko.

Apainketa edo ederdura

  • Arkuak
  • Zutabeak
  • Apalategiak

Tximiniak

01-trabajo-chimenea